ARAMAUTOko gure erakusketan, zuen autoa uneoro erabilgarri eta egoerarik onenean egon dadin, behar dituzuen osagarri guztiak izango dituzue eskuragai.
Alde batetik, gidatzerako orduan hain beharrezkoa den erosotasunari dagokionez, aparkatzeko lagungarri diren sentsoreak (kamararekin edo gabe), eserlekuen bababesgarriak, aire-gozagarriak, etbr. Beste aldetik, multimedia bidez ere erosotasuna areagotzen dugu, bakoitzari hobekien egokitutako nabigatzailea aukeratzeko orduan aholku eta aukera ezberdinak emanaz, edota aspalditik nahi dituzun bozgorailuak, USB kableak edo esku-libreen kita eskuratzerako orduan.
Maleteroa antolatzea ere lan konplexua da, horregatik, ibilgailuaren toki guztia baliatu nahi baduzu edo garraio soluzioak behar badituzu, maleteroko poltsa edo sareak ditugu, eta baita sabaiko kofreak edota eski eta bizikleta eramangailuak ere. Honekin batera, engantxatzeko bolak ere eskaintzen ditugu, zerbait maleteroan sartzen ez bazaizu beste aukera baliagarri bat izan dezazun.
Zure autoari ukitu berezi bat eman nahi diozu, edo kaletik zirkulatzean ingurukoek ezagutzea nahi? Ba horretarako ere baditugu aukerak ARAMAUTOn, zure ibilgailuaren estiloa aldatzea nahikoa duzu, eranskailu batzuk erabiliz edota llanta desberdin batzuk aukeratuz.
Errepidean zirkulatzeko orduan, segurtasuna oinarrizkoa bezain beharrezkoa dugu, eta horren jakitun izanik, gure bezeroak ahalik eta gehien babesten ahalegintzen gara ARAMAUTOn. Horregatik, norbanakoaren lasaitasunerako seinalizazio triangeluak eta argiak (Help Flash!) eskaintzen ditugu, haurrentzako eserlekuak eta baita negurako osagarriak ere: itsasten ez diren fundak eta elurretako kateak, esaterako.
Azkenik, baina ez garrantzia gutxiago izanik, denbora pasatu ahala zuen kotxea berria bezala mantendu nahi? Ez kezkatu, horretarako irtenbideak ere baditugu eta! eserlekuen babesgarriak, alfonbrak, llanta garbitzaileak, etbr. dituzue gure erakusketan esku eskura.
Zatoz, eta ezagutu ezazu ARAMAUTOn eskuragarri dauden Eurorepar produktuen eskaintza zabala! Zure arazoa konpontzeko aholkuak emango dizkizugu eta irtenbide perfektua emango dizugu. Eta gainera.. preziorik onenean! Zatoz ARAMAUTOra, zure zain gaude!