ARAMAUTO, betiko multimarkako tailer mekaniko bat da. Santa Ana izenarekin sortu zen orain urte asko, eta aldaketa edota berrikuntza batzuen ondoren, ARAMAUTO bilakatu da. Hala ere, Santa Ana zaharraren filosofia eta balioak mantentzen ditugu, gure lanean bezeroei eskainitako konfiantza eta komunikazio zintzoa direlarik gure oinarri nagusiak.

ARAMAUTOn mota guztietako zerbitzuak eskaintzen ditugu: mantentze-lanak, konponketak eta rebisioak prezio onenean eta eperik laburrenean, bezeroek euren autoa momentu oro eskuragarri izan dezaten. Gainera, hiru generazioko gure profesionalek, zure kotxearen egoeraren inguruko informazioa eskainiko dizute modu arduratsu eta gertukoenean.

Zerbitzu hoiez gain, ARAMAUTOn marka askotako autoak ere saltzen ditugu prezio on batean, tratu pertsonalizatuz eta atseginez lagundurik: Peugeot, Kia, Jeep eta Fiat markakoak besteak beste, eta baita mota askotarikoak ere: berriak, KM0koak, okasiokoak eta bigarren eskukoak. Gainera, gure eraikinean gehien interesatzen zaizun ibilgailua xehetasun handiagoz ikusteko aukera paregabea izango duzu, KM0ko autoen aukera zabala baitugu erakusgai, eta noski… prezio ezin hobeetan! Beraz, ez itxaron gehiago eta zatoz gu ezagutzera, ohore bat izango da ARAMAUTOko bezero moduan ongi etorria ematea!

Menu